hartu

du ad. 1. Gauza bat norberaren eskuan edo eskuetan egotera igaroarazi; gauza bati eskuz, edo eskuz erabilitako tresna batez heldu. 2. Gauza bat norberaren gorputzaren zati batean bermatu, bereziki norabait eramateko. Ezin nintzen ibili eta bizkarrean hartuta ekarri ninduen etxera. 3. Zerbaiten jabe edo edukitzaile bihurtu; lurralde, hiri, etab. menperatu, konkistatu. 4. Norberaren ingurunean (etxean, lagunartean, etab.etan) pertsona bat sartzen utzi, bertan babesa eman. Etxe pobre batean hartu ninduten. 5. Norbaitek edo zerbaitek bidalitakoa jaso. Zure gutuna hartu dugu. Irratiak ez du seinalea ondo hartzen. 6. Nork bere gorputzean bereganatu (janari, edari, botika, etab). Kafea hartu. 7. Zerbait norberaren ezaugarrietako edo norberari dagozkion zeretako bat bihurtu. Ohitura berria hartu. 8. Norbaitek esan edo eginaren, edo bestelako gertaera baten aurrean jarrera jakin bat izan. Esaten zaion guztia alde txarrera hartzen du. Ez dute ondo hartu gure proposamena. 9. Garraiabide bat erabili. Autobusa hartu. 10. Zerbaiten eraginpeko edo menpeko egoeran gertatu. Loak hartu. Beldurrak hartu ninduen. 11. Gaixotasun batek bere eragina organo edo gorputz-atal osoan edo parte handi batean hedatu. Minbiziak gibela hartu omen dio. 12. Aditz elkartu batzuen izen mugagabearen ondoko osagaia. Min hartu. Parte hartu. 13. ERAIK. Fabrika-obran sartzen den elementuren bat, hala nola egur bat, leihoak, etab. igeltsu, zementu edo beste material batekin segurtatu eta finkatu. -EN GAIN HARTU. Erantzukizuna bereganatu. Bere gain hartu beharko lukeen lana. || HARTUA EGON (norbait). Egiteko asko izan. Aste honetan ezin dut, oso hartua bainago. || -TZAT HARTU. 1. Norbaitek beste norbait adierazten den mailakoa bihurtu. Alabatzat hartu zuen. 2. Norbait edo zerbait, adierazten dena dela uste izan. Zorotzat hartzen zuten.



Atzera