higidura

iz. 1. Higitzeko edo higiarazteko ekintza eta horren ondorioa. 2. FIS. Gorputz bat espazioan posizioz aldatzean datzan fenomenoa. FIS. betiereko higidura. Kanpotik energia hartu gabe betiere higitzen segituko lukeen mekanismo idealaren higidura. Termodinamikaren lehen legea hausten du, eta ezinezkoa da beraz. || biraketa-higidura. Gorputza ardatz baten inguruan higitzen denean. || browndar higidura. Molekulen arteko talken kausaz, fluido (gas zein likido) batean esekiduran dauden partikulen higidura betiereko eta ausazkoa. || higidura absolutu. Gorputza erreferentzi puntu finko batekiko higitzen denean. || higidura azeleratu. Abiadura aldatuz doana. || higidura erlatibo. Gorputza higitzen den beste gorputz batekiko higitzen denekoa. || higidura harmoniko. Ik. harmoniko. || higidura oszilakor. Oreka-puntu baten alde batera eta bestera txandaka higitzen den gorputzaren higidura periodikoa. || higidura periodiko. Denbora-tarte berdinetan errepikatzen den higidura. || higidura uniforme. Norabide zuzen batean gertatzen den abiadura konstanteko higidura. || higidura uniformeki azeleratu. Igaro den denborarekiko proportzionalki aldatzen den abiadura. || higidura-kantitate. (zah.) Momentu lineala.



Atzera