hitz

iz. 1. Hizkuntza batean esanahia duen forma beregain txikiena. 2. Forma horren adierazpide idatzia. 3. (askotan pl.) Esaten dena, esana. Ez dira nire hitzak. Jainkoaren hitza. 4. (pl.) Abesti edo musika-zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak. 5. Agintza, agintzen edo promesten den gauza. Ez du bere hitza bete. 6. Hitz egiteko eskubidea edo txanda. Hitza hartu. Hitza eta botoa izan. 7. ERL. Katolikoek Jainkoaren semeari ematen dioten izena. 8. INFORM. Ordenadore bateko memorian helbidera daitekeen informazio-unitate txikiena. Beronen luzera ordenadorearen ezaugarri nagusietakoa da eta 8, 16, 32 edo 64 bitekoa izaten da normalean. azken hitz. 1. Hizketaldia amaitzen duena; garrantzizkoena, erabakitzen duena. 2. (pl.) Idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa jartzen diren hitzak. || hitz elkartu. Hitz-elkarketaz sortutako lexia. || hitz gako. INFORM. Fitxategi edo datu-base batean informazio konplexu edo osatuago bat bilatzeko sistemari ematen zaion karaktere-katea. || hitz gurutzatu. (pl.) Gurutzegrama. || hitz gutxiko. Isila, gutxi hitz egiten duena. || hitz lau. Prosa. || hitz neurtu. (bereziki pl.) Bertso-neurri baten arabera idazteko moldea; horrela moldatutako idazlana. Hitz neurtuetan idatzia. || hitz-andana ihartu. Hizkuntzaren ondare lexikal historikokoa den eta erabiliaren poderioz forma eta eduki semantiko jakina hartu dituen lexia konplexua, ia beti hitz-elkarketaz sortua. Bere ezaugarri nagusia semantikazko higadura eta finkapena da (adib., katagorri, mutilzahar, Aste Santu). || hitz-askatasun. Adierazpen-askatasuna. || hitz-aspertu. Hizketaldi aski luze eta lasaia. HITZ BATEZ. Aho batez. || HITZ ETA PITZ. Berriketan, hitz eta hitz. || HITZA ATXIKI. (Ipar.) Hitzari eutsi. || HITZA BETE. Agindu dena egin. || HITZ(A) EMAN. Agindu, nork bere burua zerbait egitera behartu. || HITZA HAUTSI. Hitza jan. || HITZA JAN. Agindu dena ez egin. || HITZAREN JABE EGON. Hitzari eutsi. || HITZARI EUTSI. Hitza bete. || HITZEAN EGON. Hitzari eutsi. || HITZETIK HORTZERA. (bereziki esan, entzun eta antzekoez) 1. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak. 2. Etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean. || HITZEZ. Ahoz.



Atzera