ihes

iz. 1. Arrisku edo kalte bat, edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko lasterka urruntzea; nonbaitetik alde egiteko ekintza. Segoviako ihesa. 2. Gas edo likido bat dagoen ontzi edo dabilen tututik zulo edo arrakaladura batetik ateratzeko ekintza eta horren ondorioa. Fabrika horretako gas-ihesak kutsadura handia sortu du. 3. KIR. Lasterketa batean txirrindulari batek edo gehiagok tropelari aurrea hartu eta aldentzen diren ekintza. 4. TEKNOL. Erloju mekanikoetan, engranajeen higidura kontrolatzen duen gurpil horzduna. • ihes-abiadura. FIS. Gorputz batek beste gorputz baten eremu grabitatorioaren eraginpetik irteteko behar duen abiadura minimoa (adib., kohete batek Lurraren orbitatik irteteko behar duena). || ihes-puntu. MAR. Perspektiban, espazioan paralelo diren zuzen guztiak planoan biltzen diren horizonteko puntua. || ihes-tutu. AUTOM. Eztanda-motorean erretako gasak atmosferara kanporatzen diren tutua. • IHESARI EMAN. Ihes egin. Eman zion (edo zitzaion) ihesari, baina alferrik. || IHESARI LOTU. Ihesari eman, ihes egin.



Atzera