ikatz

iz. 1. Gehienbat karbonoz osatua den eta landare-jatorria duen material beltza. Bi mota nagusi daude: harrikatza (ikatz minerala edo fosila) eta egur-ikatza. 2. NEKAZ. Laboreetan ustilagina leen ordenako zenbait onddok eragiten duten gaixotasuna. Ikusten den hauts beltza esporez osatuta dago. Animalia eta gizakiarengan ere agertu ohi da. Bat-batean jotzen du ikatzak ardia. egur-ikatz edo landare-ikatz. Ikaztobietan egurraren errekuntzatik lortzen dena. || ikatz aktibatu. KIM. Atmosfera kontrolatuan, materia karbonodun begetal edo mineralen kaltzinazioz lortzen dena. Oso zurgatzaile ona da. || ikatz bizi. Ikatz-kozkor goria. || ikatz mineral. Harrikatza. || ikatz-gas. Hidrokarburo hegazkor ugari duena. || ikatz-paper. Kola edo jelatina bikromoztatuz estalia egonik, ikatz edota hauts-pigmentuzko geruza duen argazki-papera. || ikatz-ziri. Marrazkiak egiteko erabiltzen dena.



Atzera