oin

iz. 1. Hankaren behe-muturreko zati artikulatua, animalia zutik dagoenean lurra ukitzen duena. 2. Hainbat gauzatan, lurra ukitzen duen zatia. 3. Galtzerdi, oinetako, etab.etan oina estaltzen duen aldea. 4. Zerbaiten behealdea edo hasiera. 5. Argazki edo irudi baten azpian jartzen den testu laburra. 6. Idatzi baten bukaerako zatia eta honen azpian gelditzen den hutsunea. 7. Gaur egun herrialde anglosaxoietan soilik erabiltzen den luzera-neurria, 30,48 cm-ren baliokidea dena (antzina Frantzian erabilitakoak 33 cm inguru zituen eta Gaztelan erabilitakoa 28 cm ingurukoa zen). 8. Euskal bertsogintzan, errima duen hitza, puntu bakoitzaren bukaeran doana. 9. Metrika klasikoan, bertso-lerroaren zatietako bakoitza, bi, hiru edo lau silabaz osatua eta hura neurtzeko balio dezakeena. Lau oineko bertso-lerroa. 10. BOT. Landare osoa, bereziki zuhaitza edo zuhaixka. 11. ELEKTR. Paretan edo beste euskarri batean landatu edo finkatutako entxufe emea. Sareak polo adina larako-etxe ditu sare elektrikora konektatuta. Haietan sartzen dira entxufe arraren larakoak konexioa egiteko. 12. ERAIK. Eraikin bateko pisuetako bakoitza. 13. ZOOL. Moluskuen sabelaldeko gainazal edo luzakin muskulutsua, herrestan ibiltzeko edo substratua zulatzeko moldatuta dagoena. beheko oin. ERAIK. Etxe edo eraikin batean, kalearen edo lurzoruaren altuera berean geratzen den pisua. || oin anbulakral. ZOOL. Ik. anbulakral. || oin hautsi. METR. Ahapaldi batean, gainerako bertso-lerroak baino laburragoa dena. OINA EMAN. Bidea eman.



Atzera