Tesalia

Grezia kontinentaleko eskualdea, Olinpo eta Pindos artean, Egeoren ertzean; 14.037 km2 eta 731.000 bizt. Hiri nagusiak: Larisa eta Volos.
Historia. Jadanik Goi-Paleolitoan populatuta egon zen; Greziako gotorleku neolitiko zaharrenak ere bertan aurkitu dira. Brontze-Aroan berezko ezaugarriak dituzten kulturak garatu ziren. K.a. II. milurtekoaren amaieran IM-tik iritsitako herri helenikoek inbaditu zuten. Tesaliak ospe handia lortu zuen bere zaldiengatik eta bere zaldieriagatik (zentauro eta lapiten legendak dira horren lekuko). K.a. VI. mendean lurraldea lau tetrarkia federatutan antolatu zen. K.a. 353an Mazedoniak bereganatu zuen eta K.a. 197an Erromaren menpe gelditu zen. 1881az gero Grezia barruan dago.




Atzera