agregatu

iz. 1. EKON. Makroekonomian, jarduera ekonomiko baten adierazle den magnitude globala; agente ekonomiko desberdinek egindako eragiketen batura: Barne-Produktu Gordina (BPG), Errenta Nazionala eta Produktu Nazional Gordina (PNG). 2. GEOL. Lurzoruko partikula mineralen (harea eta limoen) eta zementu koloidalen (buztin, humus, etab.en) arteko nahaste sinplea, lurzoruaren eskala makroskopikoko ezaugarriak mugatzen dituena. 3. HEZK. Irakaskuntza ertaineko ikastetxe ofizialetako irakaslea, katedraduna baino maila beheragokoa. 4. KIM. Atomo-, molekula- edo ioi-multzo ordenatu txikia. 5. METAL. Zenbait fase kristalizatuz osatutako egitura metalikoa, ezaugarri bereziak dituena. 6. POL. Enbaxadorearen manupean lan berezi eta konkretua duen agente diplomatikoa. Agregatu militarra, kulturala.
EKON. Lurralde bateko agente ekonomiko desberdinek egindako eragiketen batuketa eginez lortzen dira agregatu ekonomikoak eta herrialde horretako jarduera ekonomikoaren balio osoa adierazten dute. Mota askotako agregatuak daude. Erabilienak honako hauek dira:
¥ Barne-Produktu Gordina (BPG): herrialde batek, denbora-jakin batean, eskuarki urte batean, produzitutako azken ondasun eta zerbitzuen balioa. Kapitalaren amortizazioak kontutan hartzen ez direlako deritzo gordina. Produkzio-prozesuan parte hartzen dutenen artean banatutako balio erantsien baturaren baliokidea da.
¥ Nazio-Produktu Gordina (NPG): BPGri esportazioen balioa erantsiz eta inportazioen balioa kenduz lortzen da.
¥ Nazio-Produktu Netoa (NPN): NPGri amortizazioak kenduz lortzen da.
¥ Nazio-Errenta (NE): NPNri produzitutako kontsumo-ondasunak zamatzen dituzten zeharkako zergak kenduz lortzen da.




Atzera