Saxonia
al. Sachsen. Alemaniako E-ko land-a; 18.338 km2 eta 4.901.000 bizt. Hbru. Dresden. Hiri nagusiak: Leipzig, Chemnitz eta Zwickau. Nekazaritza, meatzaritza eta basogintza. Eraikuntza mekanikoak, industria kimikoa, ehungintza, inprimategiak. Zeramikagintza.
Historia. IX. m.: Saxoniako dukerria sortu zen. 843: Germaniako erresuman sartu zen. 919: Saxoniako duke Enrike Txori-ehiztaria, Alemaniako errege aukeratu zutenean Saxoniako dinastiari hasiera eman zion. 1142-80: Enrike Lehoiak dukerriaren lurrak zabaldu egin zituen. 1180: Federiko I.a Bizargorriaren menpera pasatu zen. 1260: dukerria bitan banatu zen: Saxonia Behereko dukerria eta Saxonia Garaiko dukerria. 1356: Saxonia Garaiko dukea Inperioko hautesle bilakatu zen. 1485: Saxonia Garaia bitan banatu zen. 1697-1763: Saxoniako hautesleak (Augusto I.a eta Augusto II.a) aldi berean Poloniako errege izan ziren. 1806: Napoleon I.ak Federiko Augusto Saxoniako errege izendatu zuen. 1815: Saxoniako erresuma Prusiaren menpe geratu zen Vienako kongresuaren erabakiz. 1871: Inperio alemaniarraren zati bilakatu zen. 1918. errepublika aldarrikatu zuten. 1952: Alemaniako Errepublika Demokratikoaren zati bihurtu eta eskualde administratibo desberdinetan zatitu zuten. 1990: Alemania batu ondoren, Saxonia berrosatu egin zen.
Atzera