aleman

1. iz. eta izond. Alemaniako herritarra eta hari dagokiona; alemaniarra. 2. iz. Talde germaniarreko hizkuntza indoeuroparra, nagusiki Alemanian, Austrian eta Suitzan hitz egiten dena.
Alemana mendebaldeko germanikotik datorren hizkuntza indoeuroparra da. VI. mendean bi dialekto nagusitan banatu zen: goi-alemana (hegoaldekoa) eta behe-alemana (iparraldekoa). Hizkuntza batuaren aldeko lehen saioak XIV. mendean hasi ziren, Maximiliano I.aren garaian enperadorea bera eta Ziegler kantzelaria gortean erabiltzen zen hizkuntza zabaltzen eta nagusiarazten ahalengindu zirelarik. Aldi berean, ekialdean, halako -abardura berezirik ez zeukan koine bat sortu zen. Hizkuntza molde berri hau Saxoniako kantzelaritzako hizkuntza idatzi bilakatu zen. Martin Lutherrek Biblia itzultzean bi molde horietako osagaiak erabili zituen (Saxoniakoarenak batik bat), berak sorturiko hizkuntza batua, doktrina protestantearen irakas-eremuak zabaldu ahala, kultur hizkuntza gisa nagusitu zelarik. Inprentak berebiziko bultzada eman zion aleman batuaren zabalkundeari. Gaur egun alemana 100 milioi hiztunen ama-hizkuntza da, Mendebaldeko hizkuntz kultu nagusietako bat bilakatu delarik.




Atzera