gelditu (ad.)

1. da/du ad. Higitzeari edo jarduteari utzi edo uztera behartu. Batetik bestera zebilen gelditu gabe. Gelditu egin zait erlojua. Trena gelditu zuten. 2. da ad. Tokian edo egoera batean higitu edo aldatu gabe jarraitu. Hik ere hobe dun hemen gelditu, zer gerta ere. Mutilzahar gelditzeko asmoa. 3. da ad. Gertaera edo galeraren baten ondorioz, adierazten den egoeran gertatu. Bakarrik gelditu zen. 4. da ad. Zerbaitetik zati bat edo multzo batetik elementu bat edo batzuk kendu ondoren, oraindik kendugabeko zerbait izan edo egon. Lau liburu gelditzen zaizkit saltzeko. Horren arrastorik gelditzen al da? 5. Jarduera bat gehiago ez egin, zerbait egiteari utzi (jarduera adierazten duen aditz-izena edo izen-sintagma -tik kasu-atzizkiaz). Ez zen irakurtzetik gelditzen. Lanetik gelditu gabe. 6. ZIRK. du ad. Ibilgailuak bi minutu baino denbora-bitarte txikiagoz higitu gabe izan, pertsonak edo karga hartu nahiz uzteko.



Atzera