sagarrondo
iz. BOT. Errosazeoen familiako eta Malus generoko zuhaitz edo zuhaixka hosto erorkorren izen arrunta, bereziki kultibatuena. Enbor leun eta grisa du, hosto oso obal eta horzdunak, eta bukaerako korinbotan elkartuta dauden lore zuri edo arrosak ditu. Fruitua sagarra da eta eskualde epeletan kultibatzen da.
Sagarrondoak Europako ekialdean du jatorria; jatorri amerikarreko barietateak badaude ere, kontinente hartan kolonizatzaileen bitartez nagusiki zabaldu zen sagarrondoa.
Enbor leun eta grisa du, hosto oso obal eta horzdunak eta bukaerako korinbotan elkartuta dauden lore zuri edo arrosak ditu. Fruitua sagarra da eta eskualde epeletan kultibatzen da. Erabileraren arabera, lau sagarrondo-mota bereizten dira: jateko sagarrak ematen dituztenak (errege-sagarra, errezil-sagarra, kanpandoja, golden, etab.); sagardotarakoak (barietate ugari dago); makatz edo basatiak (mentu-oin gisa erabiliak); eta apaingarriak (jatorriz Txina eta Siberiakoak; lore, hostoen kolore eta fruituengatik lorategietan erabiliak). Sagarrondo kultibatuak (jateko eta sagardotarako sagarrak ematen dituztenak eta apaingarriak), oro har, txertatu egin ohi dira, eta sagarrondo-barietate desberdinak nahiz mentu-oinak hibridazioz lortzen dira.
Atzera