hala

1. adb. Era edo gisa hartan (berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina beste biei dagozkienen ordez ere erabil daiteke). Hala esan zidaten eta hala diot nik ere. 2. Perpausaren hasieran (gehienetan etaren ondoan), aurreko perpausetan esan denarekiko nolabaiteko ondoriozko lotura adierazten duen lokailua. Eta hala, liburu bat idaztea erabaki nuen. HALA... NOLA. 1. Berdintasunezko konparazioa adierazteko egitura. 2. Bai... bai...Oroit zaitez nire ahaideez, hala biziez nola hilez. || HALA... NON. Halako moldez... non...|| HALA BADA. Eta hala, beraz. Hala bada, gure gogoak ematen dio bekatuari ere bere gozotasuna. || HALA ERE. Aurreko perpausean esandakotik espero daitekeenaren aurkakoa gertatzen dela adierazten duen lokailua (bere aurrean nahiz atzean ezar daiteke). Bazekien ikusi nahi genuela; hala ere, ez zen agertu. || HALA ETA GUZTIZ (ERE). Hala ere. || HALA NOLA. 1. Adibidez. 2. Bezala, -en era berean (dagokion hitzaren aurretik). Baina herioa ondotik darraio, hala nola itzala. || HALA-HALA. (Ipar.) Era berberean. || HALA-HOLA. 1. Nolanahi. 2. Ez oso ongi, erdipurdi. || HALA-MODUZ. Hala-hola. || HALARIK ERE. (Ipar.) Hala ere.



Atzera