joko

iz. 1. Atsegin hartzeko, eta askotan dirua bitarte dela, egiten den jarduera arautua, lehiaketa-sistemaren edo zoriaren ondorioz irabazlea eta galtzailea sortzen dituena. Herri-jokoak. Aritzen dira denbora puska batean karta-jokoan. Ahari-jokoa. Kasinora jokoan aritzea. 2. (hed.) Atseginezko jarduera. Poesia deitzen den joko bitxi hori. 3. Kartetan, jokalari bakoitzari banantzen zaizkion karten multzoa. Etortzen zaizu joko eder bat, irabazten duzu. 4. Musean, lau karten artean hogeita hamar baino gehiago izatea; lau apustu-aukeratako azkena, hogeita hamarretik gorako puntu-mailaketa berezi baten arabera erabakitzen dena (31, 32, 40, 37 eta handik behera, 33ra arte). 5. Zenbait gauzaren jarreren ondorioz sortzen diren aldaketa posibleen segida. Argi-jokoa. 6. (pl.) Grezian eta Erroman egiten ziren festa edo ikuskizun publikoak. 7. (pl.) Zenbait kirol-diziplina biltzen dituen lehiaketa-multzoa. Maiz nazioartekoak izaten dira. Joko panafrikarrak. 8. KIR. Pilota-joko batzuetako partidua banatzen den zati bakoitza. Partidua egiten da honenbeste jokotara, maizenik hamahirutara. 9. KIR. Tenisean, seta banatzen den unitatea. aditz-joko. Ik. aditz. || joko bero. Diru asko jokatzen dena. || joko garbi. KIR. Bereziki Iparraldean jokatzen den pilota-joko mota. Frontisaren kontra baina ezker-paretarik gabe jokatzen da, hirunako taldetan. Sakonera txikiko xistera txikia erabiltzen da, atxikirik egin gabe (egiten badira, oso atxiki arinak dira, sarez egiten direnen modukoak). Jokoa bizia izaten da, bolea sarritan egiten den jokaldia baita. || joko olinpiko. Ik. olinpiko. || rol-joko. Ik. rol. JOKOA EMAN. Zerbait egiteko edo burutzeko aukera asko ematen dituen baliabidea. || JOKOZ KANPO. Hainbat kiroletan, jokalariaren posizioa araukontrakoa dela adierazteko esapidea. Jokoz kanpo egon. Arbitroak jokoz kanpoko posizioa adierazi du.



Atzera