labe

iz. Barnean duen materiala berotzeko edo beroaren eraginez fisikoki edo kimikoki eraldatzeko erabiltzen den barruti, tresna edo eraikuntza. Horretarako bero-energia, erregai bidez, elektrikoki, aire beroz, mikrouhinen bidez, etab.ez eman daiteke. Okintzan, zeramikan, sukaldean eta metalurgian erabiltzen da bereziki. Mikrouhin-labea. Oilaskoa labean erre. METAL. arku elektrikozko labe. Metala arku elektrikoaren energiaren bidez berotzen duena. Euskal Herriko altzairugintzaren produkzio gehiena arku elektrikozko labearen bidez lortzen da. || erreberberozko labe. Sugarra zola baino gorago sortzen den eta sabaiak beroa zolarantz desbideratzen duena (Martin-Siemens labea mota honetakoa da). Labe-sail honetan sartzen dira, halaber, sabaitik datorren irradiazioz karga berotzen dutenak ere. || labe birakari. Biraka ibiltzen den labe zilindriko horizontala. Zilindroa altzairuzkoa da eta barnean adreilu erregogorrezko geruza du. Mutur batetik errekuntza-gas beroak sartzen zaizkio, eta hauek beste muturretik tximiniarako bidea hartzen dute. || labe jarrai. Berotze-zikloaren fase desberdinak aldi berean burutzeko gai den labea.



Atzera