olio

iz. Zenbait landare, animalia edo mineraletatik ateratzen den substantzia koipetsua, tenperatura normalean likidoa dena, uretan disolbatzen ez dena eta gehienetan ura baino arinagoa dena. Sukaldaritzan, industrian, farmazian, etab.etan erabiltzen da. Ekilore-olioa. Landare-olioa. bakailao-gibelaren olio. Bakailao freskoaren gibeletik ateratakoa, A eta D bitamina asko duena. || olio errefinatu. Kolorea, zaporea eta usaina hobetzeko edo aldatzeko tratamendu fisiko edo kimikoa izan duen olio puru edo olio-nahastea. || olio esentzial. Zenbait landaretan dagoen osagai aromatiko hegazkorra. || olio graduanitz. Automobiletako motoreetako olioa, tenperatura-aldaketak ezaugarririk galdu gabe pairatzeko gai dena. || olio gradubakar. Automobiletako motoreetako olioa, tenperatura-tarte estu batean lan egiteko aproposa. || olio puru. Landare-mota bakar baten fruituak erabiliz eta mekanikoki soilik erauziz lortzen dena. || olio santu. ERL. Oliadurako sakramentuan, hil zorian dagoen gaixoa gantzutzeko erabiltzen den olio bedeinkatua. || olio-ozpin (saltsa). Ozpinez, olioz, gatzez eta piper beltzez eginiko saltsa hotza, beste osagai batzuk ere (tipula, perrexila, etab.) izan ditzakeena. || olio-pintura. ART. Pigmentuak oliotan (linazi-oliotan eskuarki) disolbaturik dauden pintura-mota; delako pintura erabiltzen duen pintura-teknika eta horrela burututako lana.



Atzera