zinta

iz. 1. Zetazko edo beste materialen batez egindako zati luze eta estua, apaingarri gisa edo gauzak lotzeko erabiltzen dena. 2. BIOL. Banda, xingola. 3. (hed.) Kaseta. neurketa-zinta. Ehunezko edo metalezko zinta, SI sistemako unitateak markatuta dituena eta luzerak neurtzeko erabilia. || zinta garraiatzaile. Uhal garraiatzailea. || zinta isolatzaile. Eroale elektrikoen arteko juntura isolatzeko zinta eransgarria. || zinta itsasgarri. Alde bat itsaskariz estalia duen plastikozko zinta, jeneralean bi gainazal elkarri lotzeko erabilia. || zinta magnetiko. Poliesterrezko edo beste edozein material malguzko zinta, magnetizazioarekiko sentikorra den geruza batez estalia eta soinu, irudi, datu, etab. erregistratzeko balio duena. || zinta metriko. Neurketa-zinta.



Atzera