zubi
iz. 1. Ibai, trenbide, errepide, etab.en gainetik igarotzeko eraikuntza. 2. Hainbat euskal dantzatan, dantzariek bi lerrotan aurrez aurre daudela, ezpata, makilak ala uztaiak igo eta goiko muturrak binaka elkartuz, edo soka bateko lehen bi dantzarien besoak altxatuz, osatzen duten irudia. Sokako gainerako dantzariak edo dantza bidez omendutako pertsonak azpitik pasaraztea izaten da xedea. 3. (hed.) Bi jaiegunen artean gertatzen den eta jai hartzen den laneguna; jai egiten den egun horien segida. 4. ITSAS. Itsasontzietan, aginte-gela dagoen lekua. 5. KIR. Gimnasiako posizioa. Oinak eta eskuak aldi berean lurrean ipintzen dira eta gorputzak, ahoz gora dagoela, arku-itxura hartzen du. 6. MED. Berezko hortzak euskarri moduan erabiliz, hortz artifizialak finkatzeko mekanismoa. 7. MUS. Hari-instrumentuetan, hariak giderretik altxaturik egonarazten dituen zurezko pieza, kaxan bermatzen dena; hariak lotzen diren instrumentuaren kaxako pieza (hariaren beste muturra larakoan lotzen da). • aire-zubi. 1. Bi hiriren arteko bidaiari-garraioa, aldizkako hegaldi naroen bidez egiten dena. 2. MIL. Aire-baliabideen bidez, tropak, materialak eta hornikuntzak bestela iristerik ez dagoen norabait eramatea. || zubi altxagarri. Egitura horizontal osoa euste-puntu baten inguruan, edo bere bi erdiek zein bere euste-puntuaren inguruan, biratuz gorantz altxa daitekeena (adib., antzinako gotorlekuen sarrerakoak edo ibai nabigagarrietan ontziak iragan ahal izateko altxatzen direnak). || zubi eseki. Kable handien bidez bere egitura horizontala airean zintzilik duena. Kableok zutikako egituren artean katenaria osatuz luzaturik daude. || zubi termiko. ERAIK. Eraikuntzako elementu batean, isolamendu termikoa eteten den eta bero-transmisioko toki izaten den gunea. || zubi-branka edo zubi-bular. Zubi-zutabe bateko alde zorrotza, korrontearen indarra hautsi eta ura bi aldetara berdin banatzeko jartzen dena. || zubi-buru. MIL. Ik. buru. • ZUBIA EGIN. (Heg.) (herr.) Automobiletan, pizte-mekanismoa kontrolatzen duen giltza saihesteko eta motorra piztu ahal izateko, giltzara doazen kable eroaleekin bertara iritsi aurretik behin-behineko konexioa egin.
Atzera