Honduras

(República de Honduras). Erdialdeko Amerikako estatua. Mugak: I-an Karibe itsasoa; M-an Guatemala; H-an El Salvador eta Nikaragua; E-an Karibe itsasoa eta Nikaragua. Lurralde menditsua da E-ko muturrean izan ezik (Miskitoen kostaldea). Klima tropikala du. Nekazaritza (kafea eta bananak), abeltzaintza eta basoen ustiapena dira ekonomiaren oinarria. Meatzaritza garatzen ari da. M-an maia indiarren aurri arkeologiko garrantzitsuak daude.
Historia. Europarrak iritsi baino lehen, maiez gain miskitoak, sumoak, panamakak, karibeak eta beste indiar batzuk bizi ziren. 1497: V. Yá-ez Pinz-n eta J. D'az de Sol's iritsi ziren kostaldera. 1523: Pedro de Alvaradok konkistatu zuen. 1544: Guatemalako kapitaintza orokorrean sartu zen. 1821: Iturbideren Inperio mexikarraren parte bilakatu zen. 1824-38: Erdialdeko Amerikako Probintzia Batuetako partaide izan zen. 1838: independente bilakatu zen, baina britainiarren erasoei aurre egin behar izan zien. XX. m.: mende-hasieran interes estatubatuarrek gero eta indar handiagoa hartu zuten, United Fruit konpainiaren bidez batez ere. EEBBek parte zuzena hartu zuten bilakaera politikoan, baita militarki ere. 1932-48: Tiburcio Car'as Andinok diktadura gogorra ezarri zuen. 1957-63: Ramón Villeda Morales nekazaritzaren erreforma egiten saiatu zen. 1969: El Salvadorren kontrako gerra piztu zen. 1975: estatu-kolpe baten bidez Melgar Castro jeneralak boterea lortu zuen eta nekazaritza-erreforma bultzatzen saiatu zen. 1981: Roberto Suazo Córdoba liberala lehendakari aukeratu zuten. 1987: Costa Rica, Guatemala, El Salvador eta Nikaraguarekin, Erdialdeko Amerikan bakea bultzatzeko akordioak sinatu zituen. 1990: Rafael Callejas kontserbadorea lehendakari bilakatu zen. 1993: Carlos Reina izendatu zuten lehendakari.




Atzera