bentzeno
iz. KIM. Hidrokarburo monozikliko asegabea, konposatu aromatikoen segidako lehena (C6H6). Likido kolorgea, hegazkorra, errekorra eta toxikoa da. 80,4 ºC-tan irakiten du eta fusio-puntua 5,4 ºC-tan dauka. Ez da uretan disolbagarria, baina bai alkohol, eter, azetona eta beste disolbatzaile organikotan. Koipe- eta erretxina-disolbatzaile ona da. Lehen harrikatz-mundrunetik eta gaur egun petroliotik lortzen da. Industria kimikoan oso garrantzitsua da oinarri gisa beste produktu batzuk prestatzeko (fenola, intsektizidak, etab.). • bentzeno-eraztun. Sei karbono-atomok eta hauei lotuta dauden hidrogeno-atomoek osatutako nukleoa.
Bentzenoarentzat oro har onartzen den egitura, Kekulé-k proposatutakoa da (1866). Sei karbono-atomoz osatutako katea itxi bat da, elkarren artean lotura soil edota bikoitzarekin (txandatuta) uztartuak, eta hidrogeno-atomo bana daramatenak lotuta. Kekulé-ren ustez, bentzeno-molekula bi egituren arteko oreka zen, batetik bestera oso azkar pasatzen zena eta ezin bereiz zitezkeenak. Baina eredu honek ez ditu garbi uzten bentzenoaren propietate guztiak eta gaur egun erresonantzia kontzeptutik azaltzen da hidrokarburo honen egitura.
Lehen harrikatz-mundrunetik eta gaur egun petroliotik lortzen da. Halaber lor daiteke sintesiz, hidrokarburo aziklikoetatik abiatuta. Industria kimikoan oso garrantzitsua da oinarri gisa beste produktu batzuk prestatzeko, hala nola, fenola, estirenoa, anilina, intsektizidak, etab.
Atzera