haize

iz. 1. Lurrazalarekiko higitzen den aire-masa. Haize handia dabil. 2. Aire-korrontea. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. 3. Sabelean gertatzen den gas-pilaketa. 4. Pertsona arina, txoriburua, haizebelatsa. 5. (hed.) Zerbait egitera eragiten duena. Ez dakit zer haizek jo duen halako astakeriak esateko. 6. Norbaiti aldegin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Haize hemendik! haize ahul. METEOROL. 6-8 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 2 indarrekoa. || haize alai. METEOROL. 13-16 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 4 indarrekoa. || haize arin. METEOROL. 9-12 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 3 indarrekoa. || haize bare. METEOROL. 2 korapiloko abiadurara iristen ez dena, Beaufort eskalan 0 indarrekoa. || haize gogor. METEOROL. 22-26 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 6 indarrekoa. || haize gorri. Euskal Herriko zenbait lekutan, iparrekialdeko haize hotz eta lehorrari ematen zaion izena. || haize hozkirri. METEOROL. 17-21 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 5 indarrekoa. || haize nagusi. Leku batean, beste norabideetako haizeek baino maiztasun askoz handiagoz jotzen duena. || haize oso ahul. METEOROL. 3-5 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 1 indarrekoa. || haize oso gogor. METEOROL. 27-31 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 7 indarrekoa. || haize-arka. Ik. arka. || haize-arrosa. 1. Haizeen norabide nagusiak irudikatzen dituen izar-formako diagrama. 2. Toki eta urte-sasoi jakin batean jotzen duten norabide desberdineko haizeen maiztasun eta indar erlatiboa adierazten duen izar-formako diagrama. || haize-babes. 1. Haizearen babesean dagoen tokiaz esaten da. 2. Eskualde bat haizearen indarretik babesteko antolamendua. 3. KIR. Txirrindularitzan, kontrako haizeari aurre egiteko tropelak hartzen duen antolaera, eskuarki abaniko-forma hartzen duena. || haize-bolada. Haize-erasoa, haizetea, normalean ez oso luzea. || haize-instrumentu. MUS. Soinua tutu baten barruko airearen bibrazioek sortzen duena. Aireari arnasaren edo mekanismo berezi baten bidez (organoan, esaterako) bibrarazten zaio. Metalezkoen (tronpeta, tronboia, etab.) eta zurezkoen (klarinetea, txirula, saxofoia, etab.) taldeak biltzen dituen familia osatzen dute. || haize-mahuka. Aireportu, autobide, etab.etan haizearen norabidea erakusteko erabiltzen den tresna, masta bertikal batek bere inguruan eta biratzeko moduan oihalezko kono-enbor bat itsatsita duena. || haize-min. MED. Abdomeneko barrunbe batean (urdail edo hesteetan) gertatzen den gas-pilaketa. || haize-oihal. Bela. || haize-orratz. Haizeak nondik jotzen duen adierazteko erabiltzen den tresna. || haize-parrasta. METEOROL. Haize-abiadurak (edo abiadurak norabide batean duen osagaiak) bere batez besteko balioarekiko egiten duen aldaketa iragankorra, positiboa zein negatiboa eta nahikoa denbora gutxi irauten duena. || haize-untzi. Ik. untzi. HAIZE ALBO. Haizeak albotik jotzen duela. Haize albo ibiltzea. || HAIZE ALDE. Haizeak atzetik jotzen duela. || HAIZE KONTRA. 1. Kontrako haizea. 2. Kontrako haizearekin. || HAIZE(A) EMAN. 1. Haizea bota, putz egin. 2. Norbaitek norbaiti asmo eroak eragin.



Atzera