momentu

iz. 1. Unea, denbora-bitarte guztiz laburra. 2. FIS. Magnitude baten (adib., indar baten) eta puntu edo ardatz jakin batekiko distantziaren arteko biderkadura. FIS. indar baten momentu. Indar batek puntu edo ardatz baten inguruan sortarazten duen biraketa-efektua adierazten du. Ondoko biderkaketa bektorialaren bidez definitzen da: T = r * F, non r, puntu edo ardatzetik indarraren aplikagunera doan bektorea den. || indar-pare baten momentu. Indar horietako baten eta bi indarren arteko distantziaren arteko biderkadura. || inertzi momentu. Ik. inertzia. || momentu angeluar. Puntu batekiko higitzen ari den partikula bati buruz, partikularen momentu linealaren eta punturako distantziaren arteko bektore-biderkadura (L = r * mv). || momentu dipolar. Bi poloren, magnetiko zein elektrikoren, artean dagoen distantzia eta karga biderkatuz lortzen den magnitudea. || momentu lineal. Masa eta abiaduraren biderkadura den magnitudea (p = mv). || momentu linealaren kontserbazioaren printzipio. Partikula-multzo batek kanpoko eraginik jasaten ez badu (hau da, sistema isolatu bat osatzen badu), sistema osoaren momentu linealak erreferentziazko edozein sistema inertzialekiko konstante dirau. || momentu magnetiko. Eremu magnetiko baten eraginpean den iman, harilkatu edo higitzen den karga baten gainean sortzen den bihurdura-momentu mekanikoaren eta delako eremuaren intentsitatearen arteko zatidura. || momentu zinetiko. Momentu angeluarrari lehen ematen zitzaion izena.



Atzera