fase

iz. 1. Denboran hedatzen den gertakari edo prozesu batean bereiz daitezkeen aldietako bakoitza. 2. ASTRON. Ilargiak eta planetek Lurra eta Eguzkiarekiko duten posizioaren arabera azaltzen dituzten lau itxura desberdin nagusietako bakoitza; itxura horiei dagokien aldi bakoitza. 3. ELEKTR. Sorgailu elektriko berean sortu, eta intentsitate eta maiztasun berdina izan arren, bata bestearekiko denboran atzeratuta dauden korronte alternoetako bakoitza. Korronteok korronte-sistema polifasikoa (bifasiko edo trifasikoa) eratzen dute. 4. FIS. Higidura periodiko baten egoera, zikloa hasi zenetik igarotako denborarekiko. 5. FIS. wt+a adierazpena, non w pultsazioa, t denbora eta a hasierako fasea (t = 0 denekoa) diren. Bere kosinuak magnitude sinusoidal baten aldakuntza adierazten du. 6. KIM. Substantzia bat tenperatura eta presioaren arabera makroskopikoki ager daitekeen hiru egoera nagusietako bakoitza (solido, likido eta gaseosoa). Dena den, fasetzat hartzen diren beste egoerak ere badira: koloide-egoera, plasma-egoera, kristal-egoera, egoera amorfoa eta beira-egoera. 7. FIS. Sistema heterogeneo bateko zati homogeneo bakoitza. fase glaziar. Izotz-aro baten baitako denboraldia, izotzak ekuatorerantz hedatzen direnekoa. || fase-diagrama. FIS. Tenperatura edo presioaren (edo beste aldagai batzuen konbinazioaren) arabera, substantzia bakun baten (edo substantzia-nahaste baten) solido-, likido- eta gas-faseen egonkortasun-eremuak irudikatzen dituena.



Atzera