Otomandar inperioa

Sultan otomandarren menpean egon zen inperio handia (XIII.-XX. m.).
Historia. XIII. m. seljuktarren agintetik kanpo geratu ziren Asia Txikian haiekin batera egokituriko beste herri turkiar batzuk. 1260: Ertogrul osmandarren buruzagiari Sogut-eko lurraldea eman zioten, bizantziarren erasoei eusteko, eta bere kabuz jarri ziren osmandarrak edo otomandarrak. 1290: Ertogrulen semeak, Osmanek, Bitiniako zati bat kendu zien bizantziarrei. 1326-37: Osmanen semeak, Orhan-ek, Bursa, Nizea eta Nikomedia-ko hiriak konkistatu zituen. 1359-89: Murat I.ak Andrinopolis, Trazia, Mazedonia eta Bulgaria hartu zituen. 1393-96: Baiazeto I.ak Anatoliako emirerri turkiar gehienak konkistatu zituen eta Hungariako mugetara zabaldu zuen inperioa. 1402: Tamerlan-ek Baiazeto I.a garaitu zuen Ankaran eta mogolek Anatoliako emirerriak berreraiki zituzten. 1421: Mehmet I.ak inperioa berrantolatu zuen Anatolian. 1421-51: Murat II.ak inperioko lurrak zabaldu zituen Europan eta Ekialde Hurbilean. 1453: Mehmet II.ak Konstantinopla hartu zuen eta Krimea, Peloponeso, Albania, Bosnia eta Moldavia konkistatu zituen ondoren. 1512-20: Selim I.ak Anatoliako ekialdea, Azerbaijan, Zilizia, Kurdistan, Siria, Palestina eta Egipto konkistatu zituen. 1520-66: Haren seme Suleimanek, aitak hartutako lurraldeetan eta Irak, Arabia eta Afrikaren iparraldean (Maroko izan ezik) agindu zuen. Belgrad, Rodas, Hungaria eta Transilvania ere konkistatu zituen, eta Viena setiatu zuen (1529). Hura izan zen inperio otomandarraren garai gorena: ontzi turkiarrak nagusi ziren Mediterraneoaren ekialdean. Konkista arrakastatsu batzuk lortu bazituzten ere, Suleimanen ondorengoekin gainbehera hasi zen inperioa. 1604-17: Ahmet I.aren garaian matxinadak hasi ziren inperioaren barruan eta 1622an janizariek hil zuten Osman II.a sultana. 1669: Kreta galdu zuten. 1683: huts egin zuten Viena hartzeko saioan. 1699: Karlowitz-eko itunean Hungariako lurrak galdu zituzten turkiarrek. XVIII. m.: lurralde asko galdu zituzten otomandarrek, austriar, errusiar eta persiarren mesedetan. Gainera Grezia, Siria, Hejaz, Bulgaria eta Serbia sultanaren aurka matxinatu ziren eta Egiptoko kanpainari ekin zion Napoleonek. 1826: Mahmut II.ak janizarien matxinada zapaldu eta guztiak hilarazi zituen. 1830: Greziak independentzia eskuratu zuen eta Serbia, Moldavia eta Valakia autonomo bihurtu ziren. 1848: Frantziak Aljeria okupatu zuen. 1878: Abdulhamid II.aren garaiaren hasieran berriro zatitu zen inperioa: Serbiak independentzia lortu zuen, Ekialdeko Rumelia lurralde autonomo bihurtu zen, Tesalia Grezia barruan geratu zen eta otomandarrek Afrikaren iparraldean zituzten lurraldeak Ingalaterra, Italia eta Frantziaren esku geratu ziren ofizialki. 1909: armadako ofizial gazteek eta intelektual batzuek Abdulhamid II.a agintetik kendu eta Mehmet V.a ezarri zuten sultan. 1911: italiarren esku geratu zen Tripolitania ez zuten turkiarrek Europan. 1914: baizik Lehen-Gerran, Alemaniaren Mundu alde zuten turkiarrek. 1918-20: aliatuek Inperioa hartu eta jokatu egin zuten (SÚvresko ituna, 1920). 1922: Mustafa Kemalek Mehmet VI.a agintetik kendu eta 1923an sortu zen Turkiako errepublika.




Atzera