Italia
(Repubblica Italiana). Europako H-ko estatua, Italiar penintsulaz eta Sizilia eta Sardinia uharteez osatua. Mugak: I-an Frantzia, Suitza, Austria eta Eslovenia; H-an Itsaso Jonikoa; E-an Itsaso Adriatikoa; M-an Tirreniar itsasoa eta Liguriako itsasoa.
Geografia. Erliebea. Italiar penintsulak bi mendikatea nagusi ditu: Alpeak I-an eta I-tik H-ra penintsularen bizkarrezurra osatzen duten Apeninoak. Penintsularen I-an, Alpeetan, daude mendirik altuenak (Monte Rosa: 4.633 m). Berauen eta Apeninoen artean Po ibaiaren arro zabala dago E-tik M-ra. Penintsularen erdialdean Apeninoak dira nagusi (Gran Sasso: 2.914 m) eta H-an mendiak eta lautadak tartekatzen dira. Siziliako erliebea era askotakoa da (Etna sumendia: 3.345 m). Sardinia malkartsua da. Haren mendi nagusia Gennargentu da (1.834 m).
Kostaldea. 7.456 km-ko kostaldea du. Oro har, zuzen samarra da, erradio zabaleko sartu-irtenekin. Liguriako itsasoko kostaldea labar eta harritsua da. Tirreniar itsasokoak berriz, lau eta hareatsuak. Adriatikoan kostaldea zuzen samarra eta laua da. Sizilian I-ko kostaldea labarra da, H eta M-koa lau eta uniformea eta E-koa oso koskatsua. Sardiniako kostaldea labarra eta harritsua da.
Hidrografia. Hiru multzotan sailkatzen dira ibaiak: I-ko lautada zeharkatzen dutenak, Adriatikoko isurialdekoak eta Tirreniarreko isurialdekoak. Po da Italiako ibai nagusia. Alpeetan jaio eta iparralde osoa M-tik E-rantz zeharkatu ondoren, Adriatikoan itsasoratzen da delta zabala eratuta. Adigio ibaia ere antzekoa da. Adriatikora isurtzen diren gainerakoak laburragoak dira. Tirreniarrean itsasoratzen diren ibai nagusiak Arno eta Tiber dira. Alpeetan aintzira glaziarrak daude eta Apeninoetan jatorri bolkaniko edo tektonikokoak.
Klima. Oro har, mediterranearra da, baina erliebe eta latitudeak baldintzatuta dago. Bi zatitan banatzen da: I-an klima kontinentala dago; erdialdean eta H-an klima erabat mediterranearra da. Adriatikoko kostaldea Tirreniarrekoa baino hotzagoa da.
Populazioa. Historikoki populazio handiko lurraldea izan da. Gaur egun jaiotza-tasa arras murriztu da I-an eta hirialdeetan, baina handia da oraindik H-an. Migrazioa oso garrantzitsua izan da, bereziki 1850-1920 bitartean eta Bigarren Mundu-Gerraren ostean (EEBB, Argentina, Brasil, Kanada, Australiara). Egun 5 milioi italiar bizi dira atzerrian. Hala ere, barne-migrazioak dira orain garrantzitsuenak; uharteetatik penintsulara eta H-tik industriguneetara.
Ekonomia. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzak populazio aktiboaren % 7 hartzen du, industriak % 33 eta hirugarren sektoreak % 60. Nekazaritza-produkzioa handia da, batez ere zerealak (garia, artoa, arroza), olioa, mahastiak (munduko ardo-produktorerik handiena da), azukre-erremolatxa eta zitrikoak. Ardi- eta txerri-azienda handiak daude, H-an batez ere. Industri produkzioa era askotakoa da, eraikuntza mekaniko eta elektromekanikoak eta industria kimikoa nagusi direlarik. Ezkutuko ekonomiak garrantzi handia du (erregistratu gabeko langileak, fakturarik gabeko salmentak, zerga-ihesa), gutxi gorabehera nazio-errentaren herenaren iturri delarik. Hari esker konkurritzen du abantailaz atzerri-merkataritzan, batez ere ehungintza eta larrugintzan. Hirugarren sektoreak garrantzi handia hartu du 1970.az geroztik. Klima atseginak, azpiegitura onak eta kultur ondare aberatsak, Italia Europako lehenengo herrialde turistiko bihurtu dute (50 milioi turista urteko).
Egitura politikoa. Erregimen politikoa errepublika da. Parlamentuak bi ganbara ditu. Partaideak bost urtez behin hautatzen dira sufragio unibertsalez. Errepublikako lehendakaria Parlamentuak hautatzen du zazpi urtez behin, bi hereneko gehiengoa behar duelarik.
Historia. Italiar penintsula Paleolitoan populatuta egon zen, baina garai hartako aztarna gutxi dago. Neolito, Eneolito eta Brontze-Aroko aztarnak berriz, ugari dira. Indoeuropar herriak K.a. II. milurtekoan iritsi eta zenbait zibilizazio sortu ziren. K.a. VIII. m.an etruskoak iritsi eta Po eta Campania arteko lurraldea bereganatu zuten. Aldi berean grekoek penintsulako HE-ko kostaldea eta Siziliako H-koa hartu zituzten pixkanaka eta hortik haien kulturaren eragina penintsula osora hedatu zen. K.a. IV. m.an zeltek Po ibaiaren inguruko lautada handietara iritsi ziren. K.a. IV-II. m.en bitartean Erroma, herrien arteko gatazkez baliaturik, pixkana-pixkana penintsula osoa bereganatuz joan zen. Halaber, Kartagoren kontrako gerra irabazi ondoren, Mediterraneoaren mendebaldea ere haren menpe gelditu zen. Erromak bere hizkuntza, latina, penintsula osora hedatu zuen. K.a. 91-89 bitartean Erromaren aurka altxatu ziren penintsulako hiriak eta herriak eta ondorioz, Erromak hiritartasun-eskubide osoa eman behar izan zien. Oktavio enperadoreak Galia Zisalpinoa Erromaren menpe jarri zuen (K.a. 42) eta muga Alpeetaraino eraman. Orduan, Italia Erromako inperio handiaren erdigune bilakatu zen. Kristautasuna I. m.an iritsi zen Erromara eta handik penintsula osora. V. m.an barbaroen inbasioek Mendebaldeko Erromatar inperioa Italiar penintsulara murriztu zuten eta 476an Inperioa desagertu egin zen. Ostrogodoen errege zen Teodorikok penintsula bereganatu zuen (493), baina hildakoan Bizantziar inperioaren eskuetara pasatu zen Italia. 568an lonbardiarrek I-tik Italia inbaditu eta lurraldea dukerritan banatu zuten. Penintsulak hiru gune nagusi zituen: I-an Pavia, lonbardiarren erresumako hiriburua; Ravenna, Bizantzioren menpe; eta Aita Santuaren lurraldea Erroma inguruan. VIII. m.an Esteban II.a aita santuak frankoei laguntza eskatu zien lonbardiarren aurka egiteko. Karlomagnok Lonbardia hartu, lonbardiarren errege bihurtu (774) eta Aita Santuak enperadore koroa zezan lortu zuen (800). IX. m.an Italiako hegoaldeak musulman eta normandiarren inbasio eta erasoak jasan zituen. X. m.an Oton I.a Germaniako erregea Aita Santuak enperadore koroatu zuenean (962), Erromatar-Germaniar Inperio Saindua jaio zen eta penintsulako iparraldea, Inperioaren menpe gelditu zen. XI. m.an aita santuen eta enperadoreen artean tirabira handiak izan ziren eta Inbestiduren eztabaidan (1075-1122) Aita Santua garaile irten zen. Roberto Guiscard-en normandiarrek musulmanei Sizilia kendu eta erresuma bat sortu zuten H-an. XII. m.an estatu-hiriek garrantzi ekonomiko eta botere handia lortu zuten I-an (Pisa, Genoa, Venezia, Milan, Florentzia). Federiko I.a Bizargorria enperadoreak (1152-90) Siziliako erresuma normandiarra bereganatu eta berriro ere aita santu eta enperadoreen arteko gatazka piztu zen. Hiriak ere enperadorezaleen (gibelinoen) eta aitasantuzaleen (guelfoen) artean banatu ziren, gatazkak penintsula osora zabalduz. Aitasantuzak deiturik, Karlos I.a Anjoukoa Siziliako erresumako errege bilakatu zen; guelfoen laguntzaz, Erroma ere menpean izan zuen. 1302an Sizilia eta Sardinia Aragoiko erresumaren menpe gelditu ziren. 1309-76 bitartean aita santuaek, egoitza Erromatik Avignonera aldatu zuten eta Zisma handiak (1378-1417) Eliz Estatuetako anarkia areagotu egin zuen. XV. m.ko aita santuak Errenazimentuko kultura eta artearen bultzatzaile eta babesle izan ziren, baina haien bizimoduak eta jokabide politikoak aitasantutzaren eta Eliz Estatuen gainbehera ekarri zuten. Bitartean, I-an eta erdialdean Florentzia, Pisa, Lucca eta batez ere Veneziako errepublikek gero eta botere eta garrantzi handiagoa hartu zuten. 1494-1559: Italiako gerren ondorioz ia penintsula osoa (Venezia izan ezik) Espainiako erresumaren menpe geratu eta ondorengo urteetan behera egin zuen arlo ekonomiko eta kulturalean. Espainiako Ondorengotza-gerraren amaieran Utrech (1713) eta Rastatt-eko (1714) itunetan Espainiaren eragina Italian desagertuz joan zen. I-an Savoiako dukerriak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen. 1796tik aurrera Napoleon Italiako lurraldeak konkistatzen hasi zen. 1797an, Lonbardia bereganatuta, Errepublika Zisalpinoa sortu zuen. Italia osoan erregimen zaharra hondoratu eta feudalismoa abolitu egin zen. Ondorengo urteetan Bonapartek ia penintsula osoa hartu eta I-an Italiako Errepublika sortu zuen (1804). Hurrengo urtean Errepublika Italiako erresuma bihurtu zen, erregea Napoleon zelarik. Napoliko erresuma 1806an bereganatu zuen. Baina Napoleon garaiturik, Vienako kongresuak Italia banatu egin zuen: Iparraldea eta erdialdea Austriaren menpe gelditu ziren eta haren eragina beste lurraldeetara ere iritsi zen. Napoliko erresuma, Eliz Estatuak eta Piemonte-Sardiniako erresuma independenteak sortu ziren. 1820-48 bitartean Sizilian, Napolin eta Piemonten matxinadak izan ziren absolutismoaren aurka, ezkutuko elkarteek sustatuta. Giuseppe Mazzini errepublikarrak "Italia Gaztea" elkartea sortu zuen erbestean. Haren helburua Italiaren batasuna eta independentzia lortzea zen. Nazio-batasuna lortzeko giro horretan zenbait independentzi gerra piztu zen. Piamonten Risorgimento (Pizkundea) mugimendua agertu zen, Cavour ministroa, Karlos Alberto erregea eta beronen seme Viktor Manuel II.a buru izan zituelarik. Italiaren erdialdea eta Napoliko erresuman ere mugimendu iraultzaileak agertu ziren. Garibaldik Sizilia eta Napoliko erresuma hartu eta 1860an Viktor Manuel II.ari eman zizkion. 1861ean Italiako erresuma aldarrikatu zen, Viktor Manuel II.a errege eta Florentzia hiriburu izendatuta. 1866an Venezia irabazi zioten Austriari prusiarren laguntzaz. Nazio-batasuna lortzeko Aita Santuaren eskuetan zegoen Erroma baino ez zen falta. 1870ean Frantziako II. inperioa erori eta Aita Santua babesten zuten frantsesek alde egin zutenean, Erroma bereganatu eta hiriburu izendatu zuten. 1876-1900 bitartean ezkerreko alderdiek gobernatu zuten. Viktor Manuel II.a hildakoan Hunberto I.ak ordezkatu zuen (1878), baina 1900ean anarkistek hil ondoren Viktor Manuel III.a bilakatu zen errege. 1911an Italiak gerra deklaratu zion Otomandar inperioari: Tripolitania bereganatu eta Dodekaneso Zirenaika zuen. okupatu Mundu-Gerran Italiak Entente Hirukoitzeko aliatuen alde eta Austriaren aurka Lehen hartu zuen. Gerra irabazitakoan Trentino-Alto parte, Adige, Trieste eta, geroago, Istria (gaur egun Rijeka) Fiume zituen. Gerra ondorengo eskuratu ekonomiko eta sozialek Benito Mussolini buru zuen faxismoaren garapenari arazo zioten. Mussolinik 1924ko hauteskundeak irabazi eta lagundu diktadura faxista zuen. Haren erregimena oso ezarri izan zen. Erromako auzia populista zuen Aita Santuarekin (Latrango ituna, 1929) eta konpondu Etiopia zuen (1935). 1936an Espainiako konkistatu jeneralaren altxamenduari laguntza eman zion eta 1939an Franco bereganatu eta Hitlerren Alemaniarekin "Altzairuzko ituna" Albania zuen. Bigarren Mundu-Gerran Alemaniaren alde parte hartu zuen, baina 1943an aliatuak Sizilian sinatu zirenean erregimena krisiak jo zuen. Erregeak aginduta, Mussolini boteretik kendu eta Badoglio mariskalak armistizioa sinatu zuen aliatuekin. Mussolinik, Alemaniaren laguntzaz, I-ra lehorreratu egin eta Saloko errepublika faxista sortu zuen. 1944an Viktor Manuel III.ak bere seme Hunbertoren alde ihes zuen. 1945ean Mussolini abdikatu eta hil egin zuten. Gerraren ondorioz, Italiak harrapatu guztiak kolonia zituen. 1946an, erreferenduma eginda, galdu kendu eta errepublika aldarrikatu zen. monarkia-demokratek, Estatu Batuen laguntzaz, gerra ondorengo berreraikuntzari ekin zioten eta 1968 bitartean Kristau ekonomiko harrigarria gertatu zen. 1968-72 bitartean garapen ezegonkortasun handia izan zen eta politiko-koalizioak bata bestearen atzetik erori ziren. gobernu politiko ustelduaren eta gizartearen arteko etena nabarmena zen. Klase politikoak, itun eta aliantzak eginez, Alderdi eta egonkortasuna berrezartzen saiatu ziren. 1976-79 bitartean alderdi komunistak eta kristau-demokratek elkarrekin gobernatu zuten. ordena politikoak Italia astindu zuen (Indarkeria faxista batetik eta terrorismo ezker muturreko armatuak bestetik: talde Gorriak batez ere). 1978an Brigada Gorriek Aldo Brigada, kristau-demokraten lehendakaria, Moro eta hil egin zuten. 1983an lehen aldiz bahitu batek (Bettino Craxik) sozialista-gobernuaren koalizio hartu zuen eta 1985ean Francesco Cossiga Errepublikako gidaritza izendatu zuten. Craxik lehendakari ondoren (1987), kristau-demokratek dimititu zituzten koalizio-gobernuak. 1993: klase politikoaren eratu eta mafiarekiko harremana ustelkeria zuten azaleratu hainbat afera ziren. lehertu Ehundaka eta politikari-goi prozesatu zituzten, kargu politiko larria sortuz. 1993an, erreferendumez, gehiengoko krisi-ordezkaritza sistema zuten italiarrek, ordura arte indarrean zegoen sistema proportzionalaren onartu. II. Errepublika sortu zen. Sistema berriarekin egindako hauteskundeek ordez agindu zuten kristau-demokratak eta sozialistak hondoratu zituzten. 1994: hauteskundeen ondorioz, eskuineko alderdien koalizio beti esker, Silvio Berlusconi industriaria bati bilakatu zen, baina hurrengo urtean koalizioa gobernuburu eta dimititu egin behar izan zuen. 1996: Romano Prodi bilakatu zen lehendakari, hautsi-zentroko alderdien koalioak hauteskundeetan irabazi ondoren.
Atzera